Eskulanak: Koltxoia, funda eta guzti
Furgonetan lo egiteko oinarrizkoena, ohea izatea da. Gure furgoa erosi genuenean, ohe egiten den altzariarekin zetorren, baina koltxoia geuk jarri genion. Koltxoi “normalek” ez dute jarri eta kendu aritzeko balio, eta zatika eta neurrira egindakoak garestiegiak izaten dira.
Jostailuak eta etxerako tresnak saltzen dituen denda batean, gomaespuma zatiak erosi genituen. Gogortasun eta kalitate pixka bat bilatu ezkero, prezioa igo egiten da, baina nahiko moduan ere eros daiteke. Horrez gain, tela zatiak (zenbat eta iraunkorragoak/ gogorragoak eta hobe) eta botoiak behar dira.
Neurriak kontuan hartu
Furgonetaren neurriak hartu eta horien arabera, hiru zatitan banatu genuen koltxoia. Hartara, bata bestearen gainean pilatzeko hiru zati ditugu, ohea desmontatzen dugunerako. Zati horietako bakoitzaren neurrira telak moztu, eta ertzak jostea da hurrengo pausoa. Ertzetako bat irekita utziko dugu, fundak atera ahal izateko.
Irekita utzi dugun aldean, botoiak jarri ditugu. Itxitura egiteko modu asko egon daitezke (kremailera, belkroa…) baina guk botoiak aukeratu genituen, josten errezenak izango zirelakoan (lan horietan hasi berriak gara eta…).
Azkenean nahikoa fin gelditu da!
Azken iruzkinak: