Guri buruz

Aupa! Arkaitz eta Nagore gara, bikote gipuzkoar bat. Txiki-txikitatik gustatu izan zaigu kanpinen mundua eta batetik bestera ibiltzea; 2014ko udazkenean, bigarren eskuko furgoneta bat erostea erabaki genuen, Renault Traffic bat. Hiru urtez hainbat bidaia egin genituen harekin, Euskal Herrian nahiz kanpoko parajeetan. 2017ko udazkenean, furgoneta handiago bat ekarri genuen; Renault Master bat da, Benimar etxeak ekipatua.

Blog honek bi helburu nagusi ditu: aurrenekoa, egiten ditugun bidaiak konpartitu eta informazio hori baten batentzat erabilgarri izatea (guretzako beste blog batzuek izan diren moduan). Bigarren helburua, Euskal Herria ezagutu eta ezagutaraztea da; izan ere, hiriburuez eta ohiko leku turistikoez gain, baditu ezagutzeko moduko hainbat eta hainbat herri, bailara eta ibilbide.

Ondo ibili!


EHfurgo-ri buruz:

You may also like...

1 Response

  1. Adri(e)k dio:

    Eskerrik asko zuen paginagatik! Informazio asko dago. =)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude