«Batzuk esaten dute boom bat dela, baina ez nago ados, hau aspaldiko kontua da»
Eneko Gonzalez usurbildarra da, baina urteak daramatza Orion bizitzen. Bere afizioa ofizio bihurtu eta Kukuarri Gran Volumen enpresa sortu zuen. Bertan, furgoneta industrialak kanperizatzeaz gain, autokarabanentzako mantenu eta aparkaleku zerbitzua ditu Zarauzko Abendaño industrialdean.
Nondik sortu zen ideia? Noiz eta nola hasi zinen proiektu honekin?
Mekanizazioko tailer batean lan egin dut 17 urtez. Betidanik futbolean jokatu ondoren, nazkatuta edo… errepideko bizikleta proba batean (Quebrantahuesos) parte hartzea erabaki nuen. 2006 urtea zen. Lotarako leku bila hasi ondoren, ez genuen ezer topatzen. Orduan VWT5 California bat alokatu genuen. Aste buru bikaina pasa genuen, eta jo.. bizikleta eta kanper munduarekin erabat maitemindu nintzen; mundu berri bat ireki zitzaidan!
Eta begira… gaur egun, 14 urte eta gero, nire ogibidea eta zaletasuna (mendiko bizikletan proba dezente irabazitakoa naiz) bat egin ditut. Hasieran tailerreko lanak eta kanperrak, biak batera egiten nituen, baina jendearen eskaerak eta batez ere lanen emaitzak ikusita… aurreko lanpostua uztea erabaki nuen eta erabat furgoneta mundura egin nuen salto. Ez da jakiten arriskatu arte… Eta gaur egun ondo dakit, lan handia egin behar da baina nola gustuko dudan, eta gainera niretzako egiten dudan lan… ez nago kexatzeko moduan!
Zeinda da egiten duzuen lana? Zertan zaudete espezializatuta?
Nik furgoneta industrialak egiten ditut bakarrik, berezitasun nagusi bezala. Jende dexente dago jada beste mota bateko lanak egiten dituena, eta nire ustez lana ‘banatu’ egin behar da, denentzako baitago. Konpetentzia badago baina gure artean nahiko rollo ona dugu, Euskal Herrian batez ere. Bakoitzak (gutxi gorabehera..) bere merkatua du eta kanperizatzen gabiltzanok, ondo daramagu!
Koronabirusaren krisiak nola eragin du zuen lanean?
Nik hemen tailerrean izan dudan arazoetako bat, ezin izan digutela zerbitzu batzuk eman hornitzaile batzuk, eta bai mantsoago doazela lanak, baina nola bakarrik lan egiten dudan… ez nahiz geldirik egon. Ni baino okerrago egongo da jendea ziur!
Nola ikusten duzu autokarabana eta kanper mundua?
Batzuk esaten dute boom bat dela hau, baina ez nago ados. Aspaldiko kontua da hau. Gauza da gero eta enpresa gehiago dagoela mundu honetan, baina zaletasuna aspalditik dago.
Nik kanper txiki bat izan nuen bere garaian (Viano Marco Polo bat), gero furgoneta industrial bat prestatu nuen, nire aitak lagunduta, eta orain autokarabana bat dugu. Ahal dugunean aprobetxatzeko, libre dugunean alokatu egiten dugu eta momentuz oso gustora gaude.
Gero eta jende gehiagok egiten du turismo mota honen aldeko apustua. Nabaritu al duzue azken urteetako gorakada?
Egia esan, bai… jendeari gero eta gehiago gustatzen zaio rollo hau. Lehen, ni gazteagoa nitzenean, kotxe potente bat izan ohi zen gazteon ametsa, 18 urte, karneta atera eta benga… zenbat eta zaldi gehiago izan hobeto. Gaur egun beste rollo bat dago. Gazteek furgonetatxo bat hartzen dute lagunekin asteburu pasa joateko. Nik hau lehen ez nuen ezagutu… agian beste mundu batean mugitzen nintzelako… Ez dakit, baina garbi dagoena da hau goruntz doala.
KUKUARRI GRAN VOLUMEN
- Herria: Orio (Gipuzkoa)
- Helbidea: Elkano auzoa, 32
- Telefonoa: 625 70 51 14
- E-posta: kukuarri@outlook.com
- Facebook orrialdea: Kukuarri Gran Volumen
Azken iruzkinak: