‘Euskal Herria Furgonetaz’ liburua kalean da
Hainbat urtetako lan isilaren ondoren, dagoeneko esan dezakegu! ‘Euskal Herria Furgonetaz’ liburua hemen da! Sua argitaletxearekin elkarlanean atera dugu, 300 orrialdeko edizio ederrean!! Edizio bikoitza izango da gainera, euskarazko eta gaztelaniazko liburu bana argitaratuko baita. Gaurtik aurrera zuen ohiko liburudendetan eta online saltokietan aurkituko duzue!!!
Euskal Herria goitik behera ibiltzeko proposamena dakarte egileek, furgonetak aldean daraman askatasuna lagun. Zazpi herrialdeetako lekurik ederrenetan barrena eramango gaituzte, 25 plan kitzikagarri egiteko gonbitarekin, hala itsas ondoan nola oihan zabaletatik, mendi garaietan zein hiri modernoenetan. Eta gainera, hamaika jakingarri emango dizkigute (furgonetarekin non lo egin, non aparkatu edo non hornitu…) gure bidaiak ahaztezinak izan daitezen.
Zer aurkituko duzu bertan?
- EHko zazpi lurraldeak furgonetaz ezagutzeko 25 ibilbide
- 300 orrialde, dena koloretan
- Leku bakoitzeko argazkiak eta mapak
- Zer ikusi eta zer egin
- Plan bereziak
- AKguneak eta lolekuak
Non eros daiteke?
Ohiko liburutegietan eta online saltoki hauetan:
Azken iruzkinak: