«Eskaintzen dugun tratu familiarra eta gertukoa balio erantsi bat da bezeroentzat»

Badira ezagutzea merezi duten lekuak eta gure babesa merezi duten proiektuak. Horietako bat da Park Massís del Montgrí Camperk Park gunea. Autokarabanei eta kanperrei “zerbitzua eta babesgunea” eskaintzeko pentsatutako tokia da, Belcaire d’Empordá (Girona) herrian kokatua. Proiektuaren beste aldean Mercé eta Ignasi daude, bikote autokaranazale bat, eta Paurekin batera, Camper Park hau gidatzen dute, duela bost urtetik. Bertan, bidaiari bezala bilatzen dituzten instalazio eta erosotasun guztiak eskaintzen dituzte, tratu familiarra eta gertukoa eskainiz.

Nondik sortu zen ideia? Noiz eta nola hasi zen proiektua?

Urte asko daramatzagu autokarabanan bidaiatzen. Gure lehen bidaietarako autokarabana bat alokatuz hasi ginen, 2.000ko hamarkadaren hasieran. Laster bigarren eskuko autokarabana bat erosi genuen, eta gero berri bat ekarri genuen, bidaiari ibiltarien mundu honetan gabiltzan gehienok bezala. Gure aurreko lanbideetan aldaketak izan ziren, eta familiako lursail bat aprobetxatzea erabaki genuen, kanper gune bat sortzeko, gure bidaietan bilatzea gustatuko litzaigukeen guztiarekin. Bost urte pasa dira area zabaltzea lortu genuenetik, bi urtez proiektuarekin eta obrekin aritu eta gero.

Zer da eskaintzen duzuena?

Lehenengo momentutik gure helburua bezeroei erosotasuna eta segurtasuna eskaintzea izan da. Ingurune pribilegiatuan bizi gara, itsasotik eta Massís del Montgrí parke naturaletik gertu. Baina gure abantailetako bat lasaitasuna da, area nahiko txikia da, 34 plaza ditu, eta kostako lehen lerrotik aldenduta dago. Turismo ibiltariak behar dituen oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditugu, bizpahiru eguneko atsedenaldia har dezaten. Eskaintzen dugun tratu familiarra eta gertukoa bezeroentzako balio erantsi bat dela pentsatu nahi dugu. Inguruan oinez eta bizikletan egin daitezkeen ibilbideen inguruko informazioa eskaintzen dugu, baita hemendik gertu bisitatu daitezkeen herrien ingurukoa ere. Empordán gauza asko daude ikusteko, gastronomia ona, bertako produktuak, ardo onak eta galtzeko txoko ugari.

Koronabirusaren krisiak nola eragin du zuen lanean?

Osasun krisiak denoi eragin digu, gehiago edo gutxiago. Guk hiru hilabetez itxi behar izan genuen, eta atzerapen esanguratsua izan da ireki genuenetik ia bost urtez izan dugun goranzko joeraren ondotik. Kezkatuta gaude birusa berragertzeko aukera dela eta, horrek neguko denboraldiari eragingo bailioke; oso denboraldi luzea da eta nazioarteko turismoak garrantzia handia izaten du. Etapa hau lehenbailehen pasa dadila espero dugu, bai arlo profesionalean eta baita osasun arloan ere.

Furgonetaz edo autokarabanaz bidaiatzeko zaletasunik ba al duzu?

Bidaia motzetan nahiago dugu kanper edo furgoneta, praktikotasunagatik, eta bidaia luzeagoetarako autokarabana, erosotasun gehiago ematen duelako. Egin ditugun bidaia guztietatik, oroitzapen berezia utzi zigun 2018an AEBtako mendebaldeko kostan egin genuenak: Motorhome bat alokatu genuen, beste bikote batekin batera; 11 metro luze zen, eta lehen egunean pixka bat beldurtu baginen ere, segituan ohitu ginen, eta azkenean 30 egun motz gelditu zitzaizkigun. Bidaia hori errepikatu nahi genuen 2021ean, baina osasun krisi madarikatu hau dela eta, aurrerago egiteko utzi beharko dugu.

Nola ikusten duzu autokarabana eta kanper mundua?

Hilabete hauetan, pandemia dela eta, autokarabanen eta kanperren salmenta eta alokairua igo egin direla esaten ari dira, baina igoera hori lehendik dator. Ikusiko dugu erabiltzaile berri horiek jarraitzen duten, gu zihur gaude gehiengoa maiteminduta geldituko dela bidaiatzeko modu honek eskaintzen dituen aukerekin. Sare sozialetan gaiari lotutako taldeak gero eta gehiago dira. Igoera hori iraunkorra, soziala eta ingurunearekin eta naturarekin errespetuzkoa izan dadin lan egin behar dugu. Hortan saiatu beharko genuke denok.

Gero eta jende gehiagok egiten du turismo mota honen aldeko apustua. Nabaritu al duzue azken urteetako gorakada?

Bai, dudarik gabe. Gero eta jende gehiago dabil turismo mota hau praktikatzen. Baina pozgarriena da, arlo ezberdinetako jendea dela, edozein adinetakoa. Bikote gazteak, adin ertainekoak eta baita jende heldua ere. Abanikua erabiltzen dituzten ibilgailu mota ezberdinena bezain zabala da. Kanper txikiak, bolumen handiko furgonetak, mota guztietako autokarabanak… pertsonalitateen tipologia ere igotzen ari da, eta uste dut faktore garrantzitsua dela sektorearentzat, eta honek turismo ibiltaria oinarrizko bezala tratatu eta ziurtatu beharko lukeela gure herrialdean.

Área Camper Park Massís del Montgrí

  • Herria: Belcaire de l’Empordá (Girona)
  • Helbidea: Camí Vell d’Ullà, 21
  • Telefonoa: 633 436 314
  • E-posta:  info@massisdelmontgri.cat
  • Webgunea: www.massisdelmontgri.cat/

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude