«Fur&GO moduluarekin furgoneta huts bat kanper bihurtu daiteke 6 minutuan»

Pandemiak eragindako krisia tarteko, aspalditik buruan zuten proiektu bati forma eman eta martxan jarri zuten Andoni Urizarrek eta bere lantaldeak. Hala sortu zuten Fur&GO, Eskoriatzan. Furgonetak kanperizatzeko modulu desmuntagarriak egiten dituzte, eta abantaila handi bat dute, ez baitute homologaziorik behar.

Nondik sortu zen ideia? Noiz eta nola hasi zinen proiektu honekin?

Denbora bat generaman ideia honekin bueltaka, nik beti bidaiatu izan dut eta furgonetan edo autokarabanan. Autokarabana eta camper mundua pixkat ezagututa, ordaintzen diren prezioak oso altuak iruditzen zaizkigu. Prezio hauen igoeraren oinarrietako bat homologazioak dira. 

Zein da egiten duzuen lana? Zertan zaudete espezializatuta?

Fur&GO modulu desmuntagarri bat da, jarri eta kentzen dena; lanerako furgoneta normal bat hartu eta berau inolako homologaziorik gabe camper bihurtu dezakezu. Horrela, furgonetak bi gauzatarako balio dezake, bai lanerako zein aisialdirako.

Gu ez gara kanperizatzaile arruntak. Fur&GO moduluarekin 6 minututan furgoneta huts bat camper batean bihurtu dezakezu, kanperizazio osoa eskainiz: Bateriak, eguzki plaka, komuna, ura, oheak, inbertsorea, argiak, usb tomak…

Koronabirusaren krisiak nola eragin du zuen lanean?

Aipal aluminiozko enpresa industrialetik gatoz eta koronabirusarekin izan genuen lan jaitsieraren ondorioz erabaki genuen Fur&GO sortzea. Produktu guztiz berritzailea da Fur&GO modulua eta pandemia betean jarri genuen martxan, egoerak ekarri zituen berezitasunen jakinaren gainean, abentura honetan sartzeko hautua eginda.

 Nola ikusten duzu autokarabana eta kanper mundua?

Pandemiarekin kanper munduan sortu den egoera nahiko berezia da. Kanperrekin inungo loturarik ez zuen jende askok erosi du autokarabana edo kanperra eta nabari da geroz eta zaletu gehiago dabilela hurbiltzen mundu honetara. Normala da, askatasun handia eskaintzen baitu horrela bidaiatzeak, baina ez dugu ahaztu behar garrantzitsuena bisitatzen ditugun lekuetako arauak jarraitu eta ingurugiroa errespetatzea dela.

Gero eta jende gehiagok egiten du turismo mota honen aldeko apustua. Nabaritu al duzue azken urteetako gorakada?

Hasiberriak gara, beraz, oraindik ezin konparaketarik egin. Baina nabari da bai jendearen interesa oso handia dela.


FUR&GO

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude