Eskulanak: Sukaldea jartzeko apala
Furgonetaren altzariari ahalik eta probetxu gehiena ateratzeko asmoz, Interneten ikusitako ideia bat ekarri dugu gurera. Kajoietako batean, sukaldea jartzeko apal bat egingo dugu, kanporaka ateratzen dena. Taladroa, torlojuak, ohol bat eta errailak besterik ez dugu beharko.
Horretarako, neurrira moztutako ohol bat eta kajoiak egiteko errailak (edozein brikolaje dendetan aurki daitezke) beharko ditugu. Oholaren kasuan bezala, errailak erosi aurretik kutxaren neurriak hartzea komeni da, gero sustorik ez eramateko.
Muntaia egitea oso erreza da. Apala kokatu nahi dugun neurrian marka batzuk egin, torlojuak jarriko ditugun lekuan. Gero taladroarekin zulatu, eta errailak kutxari lotuko dizkiogu, torlojuen bitartez. Beste horrenbeste egingo dugu oholarekin ere (errailen zati bat oholari lotu behar zaio).
Bi zatiak batu eta lixto, gure apala eginda dago!
PD: Prozesu osoa pausoz pauso, beheko argazkietan:
Azken iruzkinak: