«Beste herrialde batzuen autokarabanismo kulturatik urrun gaude, baina gero eta jende gehiago ari da animatzen»
Urte askoan autokarabanaz bidaiatzen aritu eta gero, beste alderako jauzia egitea erabaki eta KresalaCaravan sortu zuten Elgoibarren, duela hiru urte. “Bidaiatzeko modu hau gogoko dugu eta munduarekin partekatu nahi dugu”. Autokarabanak eta kanper motako furgonetak alokatzeaz gain, bidaiariei eta hasiberriak diren bidaiariei aholkuak ematen dizkiete.
Nondik sortu zen ideia? Noiz eta nola hasi zinen proiektu honekin?
Gure bidaietan jende asko ezagutu genuen, eta mundo hau gero eta ezagunagoa dela konturatu ginen. Horregatik autokarabanekin erlazionatutako zerbait egitea bururatu zitzaigun.
Zein da egiten duzuen lana? Zertan zaudete espezializatuta?
Gure lana autokarabanak alokatzea da, beraiekin bidaiatzeak dakartzan abantailak erakustea eta mundu hau ezagutzen ez duen guztiari aukera hau ematea. Benetako esperientzia polita dela uste dugu, eta jendea animatzen saiatzen gara.
Hainbat autokarabana eta kanper ditugu, bakoitzaren beharretarako egokiena dena aholkatzen saiatzen gara.
Edozein duda azaldu ezkero ere, beti aholkatzeko prest gaude. Non lo egin, non aparkatu, maskotekin bazoaz, haurrekin… edozer gauza dela ere, beti laguntzeko prest egongo gara.
Koronabirusaren krisiak nola eragin du zuen lanean?
Ba egia esan, guztiz paralizatu zaigu lana. Sare sozialen inguruan egon dira gure indar guztiak jarrita, jendea animatu nahian, modu batera edo bestera. Hurrengo pausua zein den aurreikusten saiatu gara, baina oso zaila izan da. Dena den, ez dugu ilusioa galdu. Momenturen baten hau bukatuko zenez, nola aurre egingo diogun pentsatzen egon gara. Adibidez, oso hurrutira joan gabe, zein ibilbide ideia eman dezakegun pentsatzen, higiene eta prebentzio arau berriak ezartzen…
Furgonetaz edo autokarabanaz bidaiatzeko zaletasunik ba al duzue?
Alokairu munduan berriak gara ( joan zen astean hiru urte egin genituen), baina autokarabazale beteranoak! Bizi guztian ibili gara modu honetan bidaiatzen.
Nola ikusten duzu autokarabana eta kanper mundua?
Beste herrialde batzuk duten autokarabanismo kulturarekin konparatuta oso hurrun gauden arren, gero eta jende gehiago animatzen ari dela uste dugu. Gure bezeoren %80, hasiberriak dira. Eta gehienek errepikatzen dute.
Gero eta jende gehiagok egiten du turismo mota honen aldeko apustua. Nabaritu al duzue azken urteetako gorakada?
Guztiz. Gehio eta jende gehiagori ari zaio kuriositatea pizten. Gero eta jende gehiagori pizten ari zaio abentura gogoa, mugimenduan egoteko gogoa eta batez ere aire freskoaz gozatzeko gogoa.
Kresala Caravan
- Herria: Elgoibar (Gipuzkoa)
- Helbidea: Erretsundi 2, solairu artea
- Telefonoa: 688 803 185
- E-posta: info@kresalacaravan.com
- Webgunea: www.kresalacaravan.com
Azken iruzkinak: